URKULU UHARKA (ARETXABALETA)

21:21

Distantzia: 6,7 km
Desnibela: 50 m.
Bide mota: Zirkularra.
Zailtasuna: Baxua. Hainbat gora-behera daude. Eskuzko gurpil-aulkian joanez gero, norberaren mugikortasun eta indarraren arabera, agian laguntza beharko da.
Sarbidea: Eskuzko eta elektrikoak diren gurpil-aulkiak, Joëlette nahiz norabide-barrarentzako irisgarria.
Kontuan hartzekoa: ----



IBILBIDEA
0.00: Urtegiko aparkalekutik bidegorri egokitura jaitsiko gara.
0.02: Behin bidegorrian, eskubira jo eta hau bera jarraitu besterik ez da egin behar.
0.35: 3 kilometro igarota, ez ohiko bi aldapa topatuko ditugu. Lehenengoa 20 metroko desnibela duen 400 metroko aldapa. Hurrengoa, aldiz, tarte laburrago batean aurretik igo dugun desnibela jeistea litzateke.
0.40: Uharkaren ateen gainetik pasa eta bidegorritik jarraitu.
1:15: Lehenengo aparkalekura iritsiko gara.
1:20: Honatx gure helmuga, hasierako aparkalekua.


KULTURA
Urkulu hegazti-fauna interesgarri baino interesgarriagoa duen Euskadiko barnealdeko urtegietako bat da, eta, era berean, murgil handiaren Gipuzkoako negupasarik handiena du.

Guztira, 99 hegazti-espezie ugaltzen dira bertan eta inguruan, besteak beste, murgil handia, katalogatuta dagoena. Honek Urkulun du Gipuzkoan egiaztaturiko ugalketa-gune bakarra. Halaber, nabarmentzekoa da lertxun hauskarak urte osoan izaten direla bertan.

Hezegune honetan hegazti migratzaileentzako negupasa eta atsedenleku gisa nabarmentzen da, eta 127 hegazti-espezie baino gehiago aurkitu dira; horietatik 36 Mehatxaturiko Euskal Espezieen Katalogoan jasota daude, eta beste 24 Espainiako Hegaztien Liburu Gorrian.

TRACKA

URKULU



elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi